ADI Technical Solutions S. L.
MENU
+34 946 85 43 00
es eu fr en

MOLDAKORRA, AZKARRA, GARBIA, ERAGINKORRA

 

Mikrozangak zulatu, eta zuntz optikoa hedatzen dugu makina aurreratuenekin, azkar eta pertsonen eta ibilgailuen zirkulazioari ahalik eta gutxien eraginez.

MIKROZANGAK ZULATU, ETA ZUNTZ OPTIKOA HEDATZEKO HODIAK JARTZEN DITUGU
 
ADI TECHNICAL SOLUTIONS enpresak zuntz optikoa hedatzeko proiektuak zuzentzen ditu, prozesuko fase guztiak kontuan harturik: aholkularitza teknikoa, kanalizazioak detektatzea, minizangak eta mikrozangak zulatzea, obra-hondakinak biltzea, hodiak ezartzea, hormigoia botatzea eta seinaleak ipintzea.


Makina eta teknologia aurreratuenak dauzkagu, baita esperientzia handiko teknikari adituen talde bat ere. Horri esker, zulaketa arruntak egiteko behar den baino askoz ere denbora gutxiagoan egin dezakegu lana; ondorioz, kostuak murriztu egiten dira eta bide publikoa erabiltzen dutenei ahalik eta traba gutxien egiten zaie.


Erakunde ugarirekin lan egin dugu, eta telekomunikazioen arloan liderrak diren enpresekin elkarlanean aritzen gara, zuri ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko.


PROZESUKO FASE GUZTIEZ ARDURATZEN GARA, EZERTAZ ARDURATU BEHARRIK IZAN EZ DEZAZUN

 

 

 

ADI Technical Solutions

AHOLKULARITZA TEKNIKOA EMATEN DUGU, ETA KANALIZAZIOAK DETEKTATZEN DITUGU GEORADAR BIDEZ

Zuntz optikoa hedatzeko aholkua behar baduzu, jarri harremanetan gure aholkularitza teknikoko zerbitzuarekin. Proiektua landu, eta zure behar guztiei konponbidea ematen diegu, baita obra-baimenen kudeaketari ere.
 
Zulatu baino lehen, lurpean dauden kanalizazioak eta kableak detektatzen ditugu georadar bidez. Teknologia horrek zehaztasun handiko datuak eskaintzen dizkigu, eta erabat saihesten ditu geroago egon daitezkeen arazoak.

MIKROZANGAK ZULATU, ETA ALDI BEREAN OBRA HONDAKINAK BATZEN DITUGU

Mikrozangak zulatzeko dauzkagun makina indartsuak edozein lur motatan lan egiteko prestatuta daude, azkar eta eraginkor.
 
Obra-hondakinak berehala biltzeko soluzioak ditugu: zanga erabat garbi eta lanaren hurrengo faserako prest gelditzen da.

ZUNTZ OPTIKORAKO HODIEN LINEA PNEUMATIKOA

Hodiak jarri ostean, zuntz optikoaren kableak sartzen ditugu xurgatzearen teknika berritzailea erabilita.

ADI Technical Solutions
ADI Technical Solutions
ADI Technical Solutions

OBRA AMAITU, ETA SEINALEAK JARTZEN DITUGU

Kablea sartu ostean, zangara hormigoia bota eta, amaitzeko, seinaleak jartzen ditugu, kolore urdinez edo metalezko plaken bidez.

ZUNTZ OPTIKOA MIKROZANGA BIDEZ JARTZEA: ABANTAILAK BAINO EZ

 

Zuntz optikoa mikrozanga bidez hedatzeak hainbat abantaila ditu zangak egiteko ohiko teknikekin alderatuta.


ADI TECHNICAL SOLUTIONS enpresak ebaki lehorreko makina ugari ditu, disko-erakoak zein kate-erakoak, eta harrizko, hormigoizko eta asfaltozko lurretan hainbat zabalera eta sakoneratako zangak egin ditzakete.

 

ADI Technical SolutionsADI Technical SolutionsADI Technical Solutions

 

 

Gure makinek ezpata mugigarria dute, eta erabat egokitzen dira lursailaren irregulartasunetara (desnibelak, tunelak, bazterbide irregularrak...)

 

ADI Technical Solutions

 
Ebaki lehorraren teknikarekin ura erabiltzen ez denez, prozesua askoz ere garbiagoa eta azkarragoa da.  Gainera, mikrozanga egin ahala obra-hondarrak jasotzen ditugunez, lan-denbora are gehiago murrizten dugu.

Lanek trafikoan eta ingurumenean duten eragina ahalik eta txikiena da. Horrek guztiak gastuen murrizketa nabarmena dakar, zanga tradizionalaren instalazioekin alderatuz gero.

 

ADI Technical SolutionsADI Technical SolutionsADI Technical Solutions Microzanjas

 

 

 

KONTAKTATU GUREKIN

 

 

+34 946 85 43 00